XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Agur, agur!...- musuzapi batez agurtzen ginduzan popatik.

Atzo hartu genduan postale horretan esaten eban: Paulina eta Rita maiteak, zuei esker Indian behi zoriontsua naz.

Guztiak errespetatzen nabe eta gura dodanean paseatu daiket.

Egunen baten bisitatuko nozuelakoan nago, etab. etab.....

Eileen O'Shea zuen laguna.

Niri dagokidanez, Erramon, oso lodi nago (zelako zoritxarra) Paulina izekoak hainbeste ogi eta txokolate jan eragiten deust eta.

Ondorengo egunen baten helduko naz herrira.

Ezagutuko nozu?....

Pipa bat eta koloreetako jertsea, irlandar artile hutsaz egindakoa, erosi deutsudaz.

Ni lodi eta koloretsu ikusteagaitik zu ez hasarretzea gure neuke.

Zure katutxu... hau da arratoitxuaren partez, mosu handi bat.

Bantry, 1988ko Maiatzaren 7an ER.- Maite zaitut .